2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, aho batez, Cadreitako udalerriko jarduera ekonomikoen poligonoko POL-2 lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Legez ezarritako epea, hilabetekoa, igaro da eta inork ez du alegaziorik, erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu. Horren ondorioz, 2011ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi da aipatutako espedientea.
Cadreitan, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.
Iragarkiaren kodea: L1109146