1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
54/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, otsailaren 14ko 11/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioen lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zuen.
Otsailaren 14ko 11/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioen lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen. Bertan maisu-maistra 132 lanpostu eskaintzen dira, hasiera batean aurreikusten zirenak baino gutxiago, efektiboen birjarpen-tasaren gainean ezarritako mugak aplikatzearen ondorioz. Muga horiek Estatuko 2011rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legean ezarrita daude.
Kontuan izanik 39/2010 Legearen 23.1 artikuluari jarraikiz aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuetan dauden lanpostuak ez direla hartuko kontuan muga horren ondorioetarako, irakasle ez-unibertsitarioen lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duen foru dekretua osatu behar da, zein lanpostu dagozkion efektiboen birjarpen-tasari eta zeintzuk datozen enplegua egonkortzetik zehazteko, eskaintzan sartutako lanpostuen kopuru osoa eta haien espezialitateen araberako banaketa ukitu gabe.
Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioen lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duen otsailaren 14ko 11/2011 Foru Dekretuaren 1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:
"1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko irakasleen lan publikoaren eskaintza partziala onestea, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren 132 lanpostu betetzeko, honela zehaztuta:
A) Aldi baterako enplegua egonkortzearen ondoriozko 67 lanpostu:
-Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 30010 zenbakia duena.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak. Berrogeita bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30137, 30142, 30145, 30163, 30168, 30174, 30182, 30183, 30187, 30198, 30222, 30226, 30244, 30264, 30268, 30283, 30307, 30312, 30363, 30389, 30425, 30430, 30439, 30474, 30485, 30516, 30524, 30533, 30543, 30691, 30698, 30702, 30746, 30749, 30789, 30798, 30805, 30808, 30810, 30813, 30814 eta 30839.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32183, 32186, 32194, 32198, 32199, 32232, 32242, 32262, 32332, 32352 eta 32367.
-Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 3252 eta 32534.
-Euskara (Nafarroa) espezialitateko maisu-maistrak. Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32596, 32605, 32633, 32642, 32674, 32690, 32704, 32711, 32761, 32776 eta 32816.
B) Efektiboen birjarpen-tasari dagozkion 65 lanpostu:
-Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30013, 30044, 30054, 30100 eta 30107.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak. Hogeita hemezortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30893, 30896, 30917, 30960, 31016, 31020, 31023, 31050, 31088, 31114, 31122, 31180, 31185, 31221, 31232, 31242, 31285, 31287, 31316, 31346, 31467, 31484, 31512, 31594, 31598, 31604, 31626, 31647, 31648, 31650, 31662, 31672, 31761, 31775, 31785, 31821, 31823 eta 31835.
-Ingeles espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32372, 32419, 32438, 32440, 32453, 32470, 32486, 32505 eta 32523.
-Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32552, 32565, 32590 eta 32591.
-Euskara (Nafarroa) espezialitateko maisu-maistrak. Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32825, 32848, 32851, 32867, 32874, 32875, 32891, 32897 eta 32910."
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1109743