2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
Ordenantza, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena
Azueloko Udaleko Herritarren Batzarrak, 2011ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Azueloko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azuelon, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L1109171