105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea herriko Arau Subsidiarioetako 10.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.

Urbanizazio proiektu horren aldaketa jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Arguedasen, 2011ko maiatzaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L1109148