105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. O.L.T.-E.U.D. izateko lanpostuak zerbitzu berezien egoeran betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onesten duen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 3137/2010 Ebazpenaren kontrako errekurtsoa aurkeztu dela iragartzea. (2011ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 8koa).

Coloma Ángela López Gastón andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi haren aurka. Hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2011ko maiatzaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1109077