1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 80/2011 Ebazpenarena. Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren eta bezeroarentzako arretaren arloetan dituzten betebeharrei buruzkoa da ebazpen hori.
2011ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, argitaratu zen Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 80/2011 Ebazpena, Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko eta negozioko informazioaren eta bezeroarentzako arretaren arloetan dituzten betebeharrei buruzkoa. Ebazpen horren 4. idatz-zatian omisioa izan dela oharturik, zuzendu egiten da, aipatu ebazpenari buruzko akats zuzenketa argitaratuta.
8.012. orrialdean, bigarren zutabean, testu hau sartuko da:
"4. Ebazpen honek indarra hartzen duenean, indarrik gabe geldituko da Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 73/2004 Ebazpena, Nafarroako Gobernuak baimendutako aseguruen bitartekoek erregistroaren, estatistika eta kontabilitateko informazioaren eta bezeroarentzako arretaren arloetan dituzten betebeharrei buruzkoa."
Iruñean, 2011ko maiatzaren 18an.-Idazkari tekniko nagusia, Pedro Ugalde Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: F1108970