2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena:
09/2010, 10/2010, 11/2010 eta 12/2010
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi dira eta argitara emanen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurrrekontuko 09/2010 aldaketa: Kreditu gehikuntza
Gastu goititua:
II. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.297,52 euro.
Diru-sarrera goititua:
V. kapitulua: Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 5.297,52 euro.
10/2010 aldaketa aurrekontuan: Kreditu berezia
Gastu goititua:
IX. kapitulua: Finantza-pasiboak, 6.200,97 euro.
Finantzabidea, deuseztatze bidezko beheititzea:
I. kapitulua: Langileria gastuak: 6.200,97 euro.
11/2010 aldaketa aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
Gastu goititua:
II. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.031,49 euro.
Finantzabidea, deuseztatze bidezko beheititzea:
III. kapitulua: Finantza gastuak: 1.031,49 euro.
12/2010 aldaketa aurrekontuan: Kreditu berezia
Gastu goititua:
VI. kapitulua: Inbertsio errealak: 13.289,46 euro.
Finantzabidea, deuseztatze bidezko beheititzea:
III. kapitulua: Finantza gastuak: 13.289,46 euro.
Ablitasen, 2011ko martxoaren 11n.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.
Iragarkiaren kodea: L1108576