1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Barneko zuzendari nagusiak abuztuaren 2ko 3037/2010 Ebazpenaren bidez, sei polizia lanpostu (bost Lizarra, Eguesibar, Zizur Nagusi eta Antsoaingo polizia kidegoetarako, eta bestea Arguedasko udal agente izateko) oposizioz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.
Roberto Ayala Catalán, Luis Blasco Orduña, Javier Cuevas Azcona, Rubén Díez Peña, Francisco Javier Lesaca Olóriz, Francisco Javier Morilla Martín, Roberto Pellejero Azcona, Íñigo Prieto Iglesias, José Miguel Rolán Gil, Koldo Vega Remiro eta Urko Viana Celaya jaunek deialdi haren jakite mailari buruzko proben behin betiko emaitzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak paratu dituzte, epaimahaiak 2. ariketari postaz emandako erantzunaren kontra, hain zuzen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua, Iruña).
Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Barneko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: F1107151