1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
129/2011 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Galarko eta Beriaingo udal mugapeetan gauzatzekoa den Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko bideak egokitzeko proiektuko obretarako erauzketa-soberakinen hondakindegien proiekturako. Arian Construcción eta Gestión de Infraestructuras dira proiektuaren sustatzaileak.
2011ko otsailaren 18an, sustatzaileak ebazpenaren idazpuruan azaldutako espedienteari buruzko Ingurumen ukipenetarako baimena eskatu zuen.
Haren xedea da egokitzapen obretako lur soberakinei aterabidea ematea. Horretarako, bi jarduketa planteatzen ditu. Horietako lehenbizikoan, 20.000 m³ botako dira, Galarko 4. poligonoko 225. lurzatiko 12.600 m² okupatuz, eta, bigarrenean, 60.000 m³ botako dira, Galarko 9. poligonoko 264. lurzatiko 35.700 bat metro karratu okupatuz.
Bi biltegiak laborantza alorretan daude kokaturik, eta alor horiek gorabehera topografikoak dituzte, bide eta errekasto edo isurbideen (ingurunean gehiago edo gutxiago naturalizatutakoak) artean. Erreniegaren ekialde - ipar-ekialdeko isurialdeko beheko aldean daude.
Bi proposamenetako bukaerako topografiak bidea ematen du laborantzako alor gisa erabat lehengoratzeko, eta proposatutako aukerak ukitzen ahal dituen bi erreketako bazterrak gordetzen ditu, zeren jarduketarik gabeko 3 metroko zerrenda ezartzen baitu, bai lehenbiziko betelana zeharkatzen duen errekastoko bazterretan bai bigarren betelanaren hegoaldean dagoen errekastoko bazterretan. Horrek saihestuko du betelanek errakastoak zuzenean ukitzea.
Espedientea -bere ezaugarriak direla-eta- abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O atalean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
2011ko martxoaren 15ean, Galarko Udalak proposamenaren aldeko txostena egin zuen, zenbait baldintzarekin, oroitaraziz lurzatietan badirela azpiegituren zortasunak, eta ukitutako erakundeen txostenen mende geldituko direla betelanak. 2011ko martxoaren 29an Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman zuen.
Espedientea osorik dago eta nahikoa da, eta bertan dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Galarko eta Beriaingo udal mugapeetan gauzatzekoa den Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko bideak egokitzeko proiektuko obretarako hondakindegien proiekturako. Arian Construcción eta Gestión de Infraestructuras dira proiektuaren sustatzaileak.
2. Baimen honek balioa izan dezan, sustatzaileak Ingurumen ukipenen azterlanean proposatu dituen neurri zuzentzaileak, ingurumen-jarraipenekoak eta lehengoratzekoak bete behar dira. Halaber, honako jarraibide hauek bete behar dira, ingurumeneko integrazioa bultzatzeko eta ukipenak murrizteko:
-Espedienteko planoetan adierazitakoa izanen da proiektuaren okupazioa. Exekuzioan, aldaketarik egin behar bada tamainan, irismenean edo lehengoratzean, aldaketa hori Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan aurkeztuko da, txostena egiteko edo espedientean sartzeko.
-Proiektuko Ingurumen ukipenenetarako azterlanean aurreikusitako jarraipen arkeologikoa eginen da.
-Sistema eraginkor bat ezarriko da hondakindegiko gai finak eta kutsatzaileak ez daitezen iritsi proiektuko zonako erreketara.
-Neurriren bat hartuko da, esaterako lur metak jartzea, edo balizatze sareak ezartzea, betelanaren ondorioz ez daitezen zuzenean edo zeharka ukitu erreken bazterretako hiru metroko zerrendak.
-Exekuziorako behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu sustatzaileak, kontuan harturik proposatutako kokapenetan honako azpiegitura hauek daudela: oliobidea, Iruñerriko Mankomunitatearen goi presioko hodia eta goi tentsioko hodia.
-Kontuan izanik lehen aipatutako erreketatik hurbil daudela betelanak, sustatzaileak Ebroko Ur Konfederazioaren beharrezko txostenak edo baimenak izan beharko ditu.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko, ezinbestekoa da 22.500 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo murriztuko direla bermatzeko, kontuan izanik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikulua.
Fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lanek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazioek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Galarko Udalari eta sustatzaileari igortzea.
Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1107613