4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 868/2010 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, M.ª Begoña Flores Pirizek, M.ª Nieves Jarones Santanderrek, Manuela Fernández Gonzálezek, Manuela Paniagua Martinek, Ana Isabel Zufiarre Albuzturrek, Eva María Claver Calditok, Saturnina Morcillo Borregak, M. Angeles Muñoz Carravillak, Blanca Nieves Muñoz Carravillak eta M. Angeles San Roman Celayak eskaturik, diru-kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Igartex S.A.ren aurka bideratu den 868/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko ekainaren 7ko goizeko 09:30ean 15. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).
Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat nahiz hein batean.
Eta Igartex, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 18an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1109117