2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
1/2011 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2011ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko aurrekontuan eginiko 1/2011 aldaketaren espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez, aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraituz. Batzar Orokorrak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia 2011ko apirilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.
DIRU-SARRERAK:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 326.859,38 euro.
Diruzaintzako gerakina, finantzabide lotetsiarekin: 334.514,56 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 661.373,94 euro.
GASTUAK:
II. kapitulua: 27.915,69 euro.
III. kapitulua: 213,01 euro.
IV. kapitulua: 1.000 euro.
VI. kapitulua: 619.691,51 euro.
IX. kapitulua: 12.553,73 euro.
Gastuak, guztira: 661.373,94 euro.
Lakuntzan, 2011ko maiatzaren 12an.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.
Iragarkiaren kodea: L1108631