104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

1/2011 aldaketa aurrekontuan

Utergako Udalak, 2011ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Kreditu gehikuntza da, mailegu baten amortizazio partzialari buruzkoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Utergan, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1108615