2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Víctor Pérez, S.L. Jarduera: ibilgailuen erakusketa, salmenta eta konponketa. Tokia: Zaragozako errepidea, 14-16 zenbakia (6. poligonoa, 162 eta 185. lurzatia).
Tafallan, 2011ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1108634