104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko industria ingeniari tekniko, elektrizitatearen espezialitatekoa, izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena eta lanpostuen esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko apirilaren 26an, erabaki hau hartu zuen:

«Iruñeko Udalaren zerbitzuko industria ingeniari tekniko izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2010eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean. Ikusirik deialdiko epaimahaiak egin duen proposamena, erabaki da:

1.-Honako hauek industria ingeniari tekniko izendatzea, elektrizitate espezialitatekoak: José Enrique Lizarraga Azanza, 200206-2 lanpostua esleiturik, Hiri Kontserbazioko Alorrari atxikia, eta José Julián Zapata Ruiz, 200206-3 lanpostua esleiturik, Garapen Iraunkorreko Alorrari atxikia.

2.-Izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten den egunetik aitzina.»

Iruñean, 2011ko apirilaren 26an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L1108683