2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURU-ASTERAIN
2011ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Muru Asteraingo Kontzejuak, 2011ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontu arrunta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Muru Asterainen, 2011ko maiatzaren 19an.-Kontzejuko burua, Maria Camino San Martín Arregui.
Iragarkiaren kodea: L1109047