1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
982/2011 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2011. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako osasun kontsultategiak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo eraberritzeko diru-laguntzak zertarako eman ebazten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 2415/2010 Ebazpenaren bidez, 2011. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako osasun kontsultategiak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo eraberritzeko diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen. Ebazpen horren eranskinean deialdiaren oinarri arautzaileak ageri dira.
Abenduaren 22ko 2415/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan izendatzen den balorazio batzordeak, 2011ko martxoaren 17ko bileraren ondoren, txosten bat eman du, non atzera bota baita Urdazubiko Udalaren eskaera, ezarritako epetik kanpo aurkezteagatik, eta non proposatu baita, deialdian berean eskaerak baloratzeko ezarritako irizpideei jarraikiz emanen direla diru-laguntzak.
Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusirik eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoekin. Aditzera ematen da, eskaturiko diru-laguntzak hein batean edo osorik ez emanik ere, hurrengo ekitaldietarako onesten diren herrietako osasun kontsultategiak berreraiki eta birmoldatzeko diru-laguntzak emateko deialdiekin bat, aintzakotzat hartzen ahalko direla.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2011. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako osasun kontsultategiak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo eraberritzeko diru-laguntzak ematea, 1.757.000 euro guztira (milioi bat zazpiehun eta berrogeita hamazazpi mila). Jarraian aipatzen dira toki entitateak eta bakoitzarentzako diru kopuruak:
OINARRIZKO ESKUALDEA | KONTSULTATEGIA | KONTZEPTUA | UDALAREN/KONTZEJUAREN IFZ | AURREKONTUA EUROAK |
Auritz | Abaurrepea | Komuna konpontzea | P-3100400 E | 4.736,00 |
Etxarri Aranatz | Arbizu | Kanpoko zurajea berritzea | P-3102700 F | 3.044,00 |
Atarrabia | Arre | Lokala eraberritzea kontsultategia egiteko. 2. fasea | P-3110000 A | 104.801,00 |
Auritz | Garaioa | Instalazioak berritzea | P-3111100 H | 17.000,00 |
Lesaka | Igantzi | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | P-3125900 E | 47.822,00 |
Doneztebe | Ituren | Eraikina eraberritzea kontsultategia egiteko | P-3112800 B | 90.415,00 |
Uharte | Larrasoaña | Erradiadore berria jartzea | P-3109700 I | 1.941,00 |
Ultzama | Olague | Kontsultategia eraberritzeko obra txikiak | P-3101700 G | 1.887,00 |
Orkoien | Ororbia | Kontsultategi berria eraikitzea | P-3119300 F | 158.895,00 |
Zaraitzu | Aizpurgi | Lokala eraberritzea kontsultategia egiteko | P-3136800 D | 38.025,00 |
Erriberri | Beire | Kontsultategi berria eraikitzea | P-3105100 F | 132.045,00 |
Noain | Beriain | Kontsultategi berria eraikitzea. 1. fasea | P-3190590 D | 640.664,00 |
Noain | Arrizabalaga | Estalkia konpontzea eta konponketa txikiak egitea | P-3122800 J | 20.665,00 |
Izaba | Garde | Berogailua jarri eta hormak saneatzea | P-3111200 F | 17.940,00 |
Zaraitzu | Igari | Kontsultategia berritzea | P-3149700 A | 27.365,00 |
Zangoza | Leatxe | Lokala eraberritzea kontsultategia egiteko | P-3114500 F | 22.054,00 |
Noain | Elo | Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea | P-3117200 J | 58.895,00 |
Zaraitzu | Orontze | Igogailua jartzea | P-3119800 E | 16.000,00 |
Noain | Getze Galar | Kontsultategi berria eraikitzea | P-3165700 J | 107.959,00 |
Izaba | Urzainki | Berogailua jartzea | P-3124500 D | 2.190,00 |
Villatuerta | Abartzuza | Kontsultategia handitzea | P-3100200 I | 15.268,00 |
Antzin Ameskoa | Acedo | Zurajea berritzea eta obra txikiak egitea | P-3130200 C | 11.636,00 |
Viana | Aras | Kontsultategia eraberritzeko obra txikiak | P-3102600 H | 10.326,00 |
Los Arcos | Armañantzas | Estalkia eta ateak konpontzea | P-3103500 I | 17.100,00 |
Allo | Azketa | Lokala eraberritzea kontsultategia egiteko | P-3138200 E | 24.320,00 |
Los Arcos | Azuelo | Kontsultategia handitu eta eraberritzea | P-3104300 C | 45.437,00 |
Villatuerta | Estenotz | Egiturak konpontzea eta eraberritze lan txikiak | P-3145100 H | 16.435,00 |
Viana | Marañon | Berritze obra txikiak | P-3116100 C | 13.865,00 |
Antzin Ameskoa | Mendaza | Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea | P-3116600 B | 47.165,00 |
Los Arcos | Santsol | Kontsultategiari estalki berria jartzea | P-3121900 I | 41.105,00 |
BATURA | 1.757.000,00 |
2. Gastu hori 2011rako gastuen aurrekontuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52310-7609-312800 kontu-sailari egoztea.
3. Ekitaldian, udal edo kontzeju batek diru-laguntzaren xede den obra osorik edo hein batean burutzen ez badu, zenbatekoa osorik edo hein batean bertan behera uzten ahalko da idatziz jakinarazte hutsarekin.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Toki Araubideko Foru Batzordeari, Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolamenduko Zuzendaritzari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Nagusiari, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Iparraldeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Ekialdeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuari, Zerbitzu Orokorretako Atalari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Aurrekontu eta Kontabilitate Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2011ko apirilaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1107700