104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Elbarrien ibilgailuetarako aparkatze txartelak
arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2011ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elbarrien ibilgailuetarako aparkatze txartelak arautzen dituen ordenantzako 3. artikuluaren edukia aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2011ko maiatzaren 18an-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1109049