104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa puntuala, Ziraukiko Udal Plan Orokorreko
determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2011ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ziraukiko Udalaren Plan Orokorreko determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala, Ziraukiko Udalak berak sustatua eta Lola Ciriza Esandi arkitektoak prestatua, zertarako eta azpikategoria bat ezabatzeko, hain zuzen ere inguru mugakiderako garapen ereduaren zainketatako lurzorua, egun 150 metroko erradioak mugatzen baitu, erdigunea izanik iparraldean; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 30eko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Ziraukin, 2011ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L1108564