104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa

Baztango Batzar Nagusiak 2010eko urriaren 1ean egin bilkura arruntean xedapen zatian hau dioen erabakia hartu zen, bertzeak bertze:

Lehena: desafektatzea 6.700 m²-ko herrilurra, 14. poligonoko 238. lurzatikoa, Harri Lan, S.L.ren jabetza partikularrekoak diren bertze batzuekin trukatzeko, honako hauekin, hain zuzen ere:

14. poligonoa, 509. lurzatia, 76,00 m².

39. poligonoa, 70. lurzatia, 9.070,39 m².

39. poligonoa, 14. lurzatia, 8.369,21 m².

Bigarrena: gastu, zerga, plano eta agiri guztiak, notarioarenak eta Jabetza Erregistroan inskribatzekoak barne, interesdunaren kontura izanen dira.

Hirugarrena: lurra Baztango herrilurretara itzuliko da aitzineko baldintzak betetzen ez badira edo desafektazioa eragin zuten arrazoiak desagertzen badira.

Laugarrena: aitzinetik iragarkia paratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hasierako onespen hau jendaurrean egonen da Udalaren iragarki oholean, aipatu epean egon ere, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Borzgarrena: alegaziorik edo erreklamaziorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Seigarrena: erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera igorriko dira agiriak, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. d) artikuluak aipatzen dituen gainerakoekin batera, Nafarroako Gobernuak onura publiko edo sozialaren deklarazioa egin eta onespena eman dezan."

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Elizondon, 2011ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1108678