104. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Udal Planeko hirigintzako araudia. Aldaketa

Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 30ean eman 49/2011 Foru Aginduaren bidez, 2011ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 6an, behin betiko onetsi zen Barañaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketaren espedientea, 1. poligonoko 230. lurzatiari dagokiona (UC3 eta UO.1 eremuak), San Bizente Paulekoaren Karitateko Alabak-Santa Luisa de Marillac ikastetxeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean zabalkundea ematea, planoei dagokiena salbu, udal planeamenduko aldaketa horren hirigintza araudiari.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2011ko maiatzaren 11n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Araudi orokorra

7.-Aldatu beharreko hirigintza araudiaren eta determinazioen deskribapena.

Barañaingo Hiri Antolamenduko egungo Plan Orokorrean, eremu hori hiri lurzoru gisa dago finkatua. U.O.U.1 unitateko 2. lurzatia da, UD-3 unitate finkatuaren zati, eta lurzati hori pribatua da, eskoletarako erabilera duena, eta egungo Santa Luisa de Marillac ikastexea, hiri lurzoru finkatuaren sailkapena baitu, UC-3 unitate finkatuaren zati izanik, eta ekipamendu publikorako sistema orokorrekoa sailkaturik.

8.-Gehitzen diren hirigintzako arau eta determinazioak.

UC-3A unitatearen hirigintza fitxa.

1.-Determinazio orokorrak.

Lurzoru mota: hiri lurzoru finkatua.

UC-3A unitatea.

Lurzatiaren azalera; 9.738,63 m².

Azalera eraikia, gaur egun: 6.831 m².

Dagoenaren eraikigarritasun osagarria: 2.050 m².

Lurzoru publikoaren lagapena (35/2002 Foru Legearen 98. artikulua): 0 m².

Erabilera nagusia eta tipologia: ikastetxe pribatua.

2.-Determinazio funtzionalak.

Kalifikazioa: Eskola ekipamendu pribatua:

3.-Eraikin berrien determinazio formalak.

Kiroldegia:

A.-Esleitu zaion eraikigarritasuna (kalkulua eginda): 1.550 m².

B--Gehieneko solairu kopurua: II.

C.-Eraikinen gehieneko garaiera: 12,30 m.

D.-Bestelako determinazioak.

-Lerrokadurak: libre.

-Hegalkinak (Barañaingo HAPOko ordenantzak).

-Atzeraemanguneak: libre.

-Eraikuntzak okupatu dezakeen gehieneko azalera. 1.320 m².

-Fatxadako materialak: libre.

Geroko handipenak:

A.-Esleitu zaion eraikigarritasuna (kalkulua eginda): 500 m².

Nahitaezkoa izanen da xehetasun azterlana prestatzea eta bertan zehaztea hemen zehaztu ez diren determinazio formalak, Barañaingo Udalak onetsiko badu.

UC-3B unitatearen hirigintza fitxa.

1.-Determinazio orokorrak.

Lurzoru mota: hiri lurzoru finkatua.

UC-3B unitatea.

Unitatearen azalera: 25.043,45 m².

Erabilera nagusia eta tipologia: ekipamendu publikoa.

Etxebizitza finkatuen kopurua: 16 etxebizitza.

2.-Determinazio funtzionalak.

Kalifikazioa: Ekipamenduaren sistema orokorra:

UO-1 unitatearen hirigintza fitxa.

1.-Determinazio orokorrak.

Lurzoru mota: hiri lurzorua.

UC-3A unitatea.

Lurzatiaren azalera; 24.077,92 m².

Eraikigarritasuna = 1,45 m²/m².

Lurzoru publikoaren lagapena (35/2002 Foru Legearen 98. artikulua)> 3.600 m².

Erabilera nagusia eta tipologia: etxebizitza kolektiboa.

2.-Determinazio funtzionalak.

Kalifikazio nagusia: bizitegia.

Kalifikazio baliokidea: saltokiak eta bulegoak B.S.n eta 1. solairuan.

3.-Eraikin berrien determinazio formalak.

A.-Gehieneko azalera: 36.500 m² eraikiak (sotoak aparte).

B-Gehieneko solairu kopurua: B+5+A.

C.-Ekipamenduak:

-Ekipamendu sozial: 0 m².

-Saltokiak: 600 m².

D.-Bestelako determinazioak.

-Lerrokadurak: E.D.

-Hegalkinak (Barañaingo HAPOko ordenantzak).

-Atzeraemanguneak (Barañaingo HAPOko ordenantzak).

-Eraikinaren gehieneko sakonera: 18 m.

-Lur azpiko aparkalekuak: 1,5 toki/etxebizitza).

-Fatxadetako materialak (Barañaingo HAPOko ordenantzak).

Geroko handipenak:

A.-Esleitu zaion eraikigarritasuna (kalkulua eginda): 0 m².

Oharra: Datuak atera dira Barañaingo HAPOko hirigintza araudien 22. artikulutik. UO.1 unitatea Parking Leyre, S.A.k garatua du oso-osorik, izan ere falta zuen bakarra zen 2. lurzatiko eraikina egitea dena osatzeko, baina hori UO-1 unitatetik bereizi da UC-3A unitate berriari atxikitzeko.

Iragarkiaren kodea: L1108612