102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 64/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Alfredo Cristobal Rodríguezek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Gevora Trans Navarra, S.L.ren aurka Lan arloko 1. Epaitegi honetan bideratzen ari den 64/2010 prozesuaren barnean, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko ondasun enbargatuak, tasazio-prezioa finkatuta, alderdi demandatuarenak baitira:

-Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.

  • MA 00556 R matrikulako ibilgailua, Leciñena markakoa, Srv 2 E modelokoa, erdi atoi motakoa, 950 euroan baloratua.
  • MA 02884 R matrikulako ibilgailua, Tisvol markakoa, SVAC 3E modelokoa, erdi atoi motakoa, 2.000 euroan baloratua.

-Enkantea egiteko baldintzak.

Epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean, 2011ko ekainaren 21ean, goizeko 10:00etan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

-Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen 0030 1846 42 0005001274 kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, hain zuzen, 3158 0000 64 0064 10 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki Gevora Trans Navarra, S.L. enpresari jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1109062