102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2010eko kontu orokorra. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea usadiozko toki entitatearen Batzar Orokorrak, Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarragabengoa, Lizarraga, Dorrao, Unanu eta Uztegiko Udal eta Kontzejuek osatzen baitute, 2011ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2010eko kontu orokorra behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Lakuntzan, 2011ko maiatzaren 6ean.-Batzarburua, José Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1108938