102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

654/2011 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2011ko martxoaren 24an eman zuen 484/2011 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez deialdia egin zen unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako.

Ikusirik akatsa dagoela unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duen 2011ko martxoaren 24ko 484/2011 Ebazpenaren III. Eranskinean, 86 zenbakiko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta 74 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, hona hemen dagokion zuzenketa hitzez-hitz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-2011ko martxoaren 24ko 484/2011 Ebazpenaren III. Eranskina zuzentzea, honela:

Honako hau dio:

"Lanpostu-zenbakia: 4205. Saila: Soziologia. Jakintza arloa: Soziologia. Ikerketa-profila: Osasunaren Soziologia. Ordezko Batzordea, batzordeburua: José Miguel Beriáin Razquin dk., Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko katedraduna, eta Teresa González de la Fe dk., Las Palmaseko Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna".

Eta hau esan behar du:

"Lanpostu-zenbakia: 4205. Saila: Soziologia. Jakintza arloa: Soziologia. Ikerketa-profila: Osasunaren Soziologia. Ordezko Batzordea, batzordeburua: José Miguel Beriáin Razquin dk., Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko katedraduna, eta M.ª Teresa González de la Fe dk., La Lagunako Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna".

Eta honako hau dio:

"Lanpostu-zenbakia: 4210. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Jakintza-arloa Mikrobiologia. Ordezko Batzordea, batzordekidea: Enrique Monte Vázquez dk., Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Unibertsitateko katedraduna, eta Ángel Domínguez Olavarri dk., Salamancako Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna".

Eta hau esan behar du:

"Lanpostu-zenbakia: 4210. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Jakintza-arloa Mikrobiologia. Ordezko Batzordea, batzordekidea: Enrique Monte Vázquez dk., Salamancako Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna, eta Ángel Domínguez Olavarri dk., Salamancako Unibertsitateko Unibertsitateko katedraduna".

Bigarrena.-Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.-Ebazpen honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabete bateko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 9an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1108784