102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Arandigoiengo UE6 unitatearen birzatiketa eta kudeaketa hitzarmena, unitateko aprobetxamenduaren %10a eskudirutan ordaintzeko. Behin betiko onespena

Alkatetzak, 2011ko maiatzaren 16an eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Arandigoiengo UE6 unitatearen birzatiketa, hasierako onespenean onetsi hitzetan.

Osoko Bilkurak, 2011ko maiatzaren 6an hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen hitzarmena, Deierriko Udalaren eta UE6 unitateko sustatzailearen artekoa, hain zuzen ere unitateko aprobetxamenduaren %10a eskudirutan ordaintzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aritzalan (Deierri), 2011ko maiatzaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Carmona Ollo.

Iragarkiaren kodea: L1108825