102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2011ko maiatzaren 6an, behin betiko onetsi zuen Promociones Seis Villas, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, eraikuntzaren barne lerrokadurak aldatzeko Villatuertako San Miguel industrialdeko 961. lurzatian, 13. nabe sailean, honako hauek izanik hirigintza arauak:

"Planeamenduko egungo determinazioak (San Miguel industrialdeko plan partziala), lerrokadurei dagokienez, nabe sailean ezarrita definitzen da 2. planoan agertzen den eremu eraikigarria. Xehetasun azterlan honen bitartez, berriz defininitzen dira lurzatiaren aurrealdeko eta atzealdeko lerrokadurak eta okupatzen ahal den eremuaren barneko bolumenen antolamendua.

Lurzatiaren gehieneko okupazioa 6.969,20 m²-koa da. Bolumen eraikigarria lurzatian kokatu beharko da. Lurzatiak bide publikora ematen duen bi aldetako lerrokadurak errespetatuko dira eta atzealdeko lerrokadura lurzatien mugetaraino aldatu ahalko da, araudiarekin bat etorriz betiere.

Xehetasun azterlanak:

-Berriz definitzen ditu lerrokadurak bideetara ematen ez duten aldeetan eta bere horretan uzten ditu lurzatiaren aurrekaldeko lerrokadurak.

-Bolumenak antolatzen ditu, lurzatiari dagozkion okupazio baldintzak definituz, planeamenduko egungo determinazioekin bat.

-Bolumenak antolatzen ditu, lurzatiari dagozkion okupazio baldintzak definituz, planeamenduko egungo determinazioekin bat.

Barnealdeko lerrokadurak aldatzen dira, A eta B bolumenak definituz. Industria nabe atxikien tipologiakoak izanen dira eta barneko kale bat izanen dute erdian, sarbidetako erabiliko dena.

Haietako bat (A) lurzatiaren atzealdeari atxikiko zaio, 20 m-ko zabalera izanen duen kale bat liberaturik, eta bestea 15-m bereiziko da ekialdeko mugatik, bideetara ematen duten aldeetarako ezarritako gehieneko lerrokadurak erabiliko baitira bi kasuetan.

Alde horietan lerrokaduren bidez liberaturiko espazioa (C eta D) espazio libre pribaturako erabiliko da.

A bolumenak oinplano ia angeluzuzena du, eta 87 m luze eta 31 m sakon da gutxi gorabehera, azalera osoa 2.699,57 m²-koa izanik.

B bolumenak oinplano ia angeluzuzena du, eta 75 m luze eta 36 m zabal da gutxi gorabehera, azalera osoa 2.712.25 m²-koa izanik.

C deituriko erabilera pribatuko espazio libreak 306,78 m²-ko azalera du, guztira, eta D espazioak, berriz, 1.392,48 m². Eremu horiek aparkaleku pribatu gisa erabili ahalko dira.

Konponbideak barnealdeko zirkulazio baldintzak arautzen ditu orobat: sarrera lurzatiaren mendebaldeko mugan egonen da, Villatuertako etorbidetik datorren sartze-adarraren bitartez, eta irteerak Villatuertako etorbidera joko du.

Zirkulazio eskema horrek bermatu eginen du ez dela oztopatuko Villatuertako etorbidearen eta errepidearen arteko elkargunean dagoen biribilguneko trafikoa.

Hala ere, B bolumeneko kanpoaldeko nabeek ibilgailuetarako sarbidea izan ahalko dute Villatuerta etorbidetik."

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Villatuertan, 2011ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1109018