102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa Eraikuntzaren ordenantzan. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2011ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Villatuertako Udaleko Eraikuntzari buruzko Ordenantzaren aldaketa, 18. artikulua gehitu eta, halako kasu jakin batzuetan, igogailuak egitea baimentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 eta 3 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1109006