102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoaingo 253. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 16an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-253. lurzartia erregularizatzeko eta antolatzeko xehetasun azterlana, Reyes Latienda Martínezek sustatua eta Daniel Morras arkitektoak prestatua.

Aditzera ematen da ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat etorriz, xehetasun azterlana ez dela lurzatiak banantzeko tresna egokia, izan ere, banantzea berariaz eskatu beharko da edo, esku artean dugun kasuan, birzatiketa proiektu baten bitartez, lurzoru bat espazio publikorako lagatzea ekarriko duelako.

Eta aditzera ematen da, orobat, ezen, xehetasun azterlanak etxebizitza berrietarako gehieneko lerrokadurak zehazten dituenez, horrek esan nahiko duela egungo eraikinak antolamenduz kanpo geldituko direla xehetasun azterlana behin betikoz onetsitakoan.

Bigarrena.-Xehetasun azterlana behin betikoz onetsi baino lehen, eraikin berriak izan beharreko lerrokaduren kotak biltzen dituen planoa erantsi beharko da.

Hirugarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo prentsan argitaratuta, eta erregistroan agertzen diren jabe ukituei jakinaraziko zaie.

Oltza Zendean, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1108993