102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

172/2011 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Lizarrako, Iruñeko, Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetan zuzendari izateko 4 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda, lanpostuz lanpostu, argitaratzea onesten duena, izangaiek baremoko atal eta fase bakoitzean lortutako azken kalifikazioak eta 2. fasea gainditu duten izangaien azken emaitzak adierazita. Deialdi hori Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 487/2010 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bederatzigarren oinarria.-Behin betiko ebazpena, jabetza hartzea, agiriak itzultzea eta errekurtsoak. Oinarri horretan ezartzen denez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda, lanpostuz lanpostu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Irakasleen Prestakuntzako Atalak txostena aurkeztu du honako proposamenarekin: Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda, lanpostuz lanpostu, argitara dadila, eranskinean zehazten den moduan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hautatutako izangaien behin betiko zerrenda, lanpostuz lanpostu, argitaratzea, eranskinean zehazten den moduan.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura eta Irakasleen Prestakuntzako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

IZEN-DEITURAK

1. FASEA. MEREZIMENDUEN BALORAZIOA

(20 puntu, gehienez)

2. FASEA. PROIEKTUAREN ETA HAREN DEFENTSAREN BALORAZIOA

(20 puntu, gehienez)

3. FASEA. NORBERAREN
PROFILAREN ETA LANPOSTUAREN ARTEKO EGOKITASUNA
(10 puntu, gehienez)

GUZTIRA

1. IRAKASKUNTZAN DUEN ESPERIENTZIA

(8 puntu, gehienez)

2. BERARIAZKO MEREZIMENDUAK
(12 puntu, gehienez)

2.1

(5 puntu, gehienez)

2.2

(2,5 puntu, gehienez)

2.3

(2,5 puntu, gehienez)

2.4

(2 puntu,
gehienez)

LIZARRAKO ILZko ZUZENDARITZA

ECHENIQUE URDIAIN, ISABEL

8,00

4,82

2,50

0,50

0,50

15,60

6,45

38,37

TAFALLAKO ILZko ZUZENDARITZA

ECHEVERRIA ORORBIA, MERCEDES

8,00

4,34

1,63

13,20

8,06

35,23

TUTERAKO ILZko ZUZENDARITZA

SANTOS TAMBO, M.ª PILAR

8,00

3,22

2,50

2,50

0,69

10,20

5,16

32,27

IRUÑEKO ILZko ZUZENDARITZA

HUTSIK

F1108681

Iragarkiaren kodea: F1108681