102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa 2011ko plantilla organikoan.
Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2011ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Aldaketa hasiera batean onestea 2011ko plantilla organikoan.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean jartzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Mendabian, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos.

Iragarkiaren kodea: L1108930