102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kontribuzio berezia ezartzeko erabakia

Leitzako Udalak, 2011ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen kontribuzio berezi bat ezartzea, Amazabal auzoko sareak eta zoladura berritzeko obra finantzatze aldera. Hona hemen antolaketaren ezaugarriak:

Inbertsioaren aurreikusitako kostua: 852.558,66 euro.

Diru-laguntzarik gabeko kostua: 255.767,60 euro.

Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: dirulaguntzarik gabeko kostu errealaren %12a, hau da, 30.692,11 euro.

Banatzeko irizpideak: katastroan ezarritako balioaren arabera.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onespena eman dakion. Epe horretan ez bada kexa edo alegaziorik aurkezten, antolaketa hori zuzenean onetsita geldituko da.

Leitzan, 2011ko maiaztzaren 18an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1108955