102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala.
Behin betiko onespena

2010eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 64. lurzatiaren sailkapenari dagokionean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hiringintza Departamenduak egindako txostenaren arabera determinazio xehekatutzat hartzen dela, behin betiko onespena Udalari dagokio.

Leitzako Udalak, 2011ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 64. lurzatiaren sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru ez urbanizagarriaren kategoriara pasatzea, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruko azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2011ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1108875