102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Aralarko Elkartea usadiozko toki entitatearen Batzar Orokorrak, Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarragabengoa, Lizarraga, Dorrao, Unanu eta Uztegiko Udal eta Kontzejuek osatzen baitute, 2011ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Lakuntzan, 2011ko maiatzaren 6ean.-Batzarburua, José Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1108934