102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko S-1 sektoreko S-2 lurzatiko (Ibarra) aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2011ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko S-1 sektoreko S-2 lurzatiaren (Ibarra) aldaketa xehakatua, Videna, S.L.k sustaturik.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluari jarraituz. Ohartarazten da ezen, aldaketa haren kontra -administrazio xedapen bat izanik- ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 107.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1109008