102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza hitzarmenaren proiektua.
Hasierako onespena

Udalak Miguel Murillo Oroz jaunarekin hirigintza hitzarmena sinatzea onetsi zuen hasiera batean; horren helburua da 4. poligonoko 57. hiri-lurzatiaren (Erro) hirigintza aprobetxamenduaren %10 utzi ordez, horren balioa ordaintzea dirutan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Erron, 2011ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1108781