102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Basaburuko Udaletxean maiatzaren 23an egingo den 3/2011 zenbakidun ezkontza zibilerako, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2011ko 29. alkate ebazpenean hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.-Udal honetako zinegotzia den Amaia Legarra Beunza andrea eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.-Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, 2011ko maiatzaren 23an.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta interesdunei jakinaraztea.

Basaburuan, 2011ko maiatzaren 9an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1108629