102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa Barañaingo Udalaren 2011rako ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan

2011ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan 2011rako egindako aldaketaren behin betiko onespena. Geroago, 2011ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an, Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egindako aldaketaren behin betiko onespena.

Iragarki horretan akatsak atzeman dira, hain juxtu ere 4, 7,19 eta 31. ordenantza fiskaletan, argitaratutako ordenantzetan jasoriko tarifen eranskinen zati batzuk ez baitira hitzez hitz 2010eko irailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zirenak, eta 12. ordenantza fiskalean, haren tarifen eranskina ez baita hitzez hitz 2010eko irailaren 30eko eta 2011ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuretan delako ordenantza hori onetsi eta aldatzeko hartutako erabakian onetsi zena. Beraz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak Administrazio Publikoei esleitzen dizkien ahalmenak erabiliz, horiek ofizioz zuzenduko dira eta, hartara, ondotik ematen den bezala geldituko dira urtarrilaren 24an (2011ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta maiatzaren 9an (2011ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitaratutako iragarkiak. Hona hemen:

4. ordenantza. Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

VIII. epigrafea kendu da tarifen eranskinetik.

7. ordenantza. Ordenantza fiskala, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituena.

Tarifen eranskinaren I. epigrafea honela geldituko da:

"Hauek tramitatzeko egindako agerraldiak:

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia.

-Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuz aldatzea.

-Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak irekitzeko lizentzia.

-Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jardueren titulartasun aldaketak.

153 euro".

12. ordenantza. Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

Tarifen eranskinaren I. epigrafea (Lurzoruko aprobetxamendu bereziak) honela geldituko da:

-Mahaiak, aulkiak, beladore estali gabeak eta gisako bertze instalazio batzuk, urtarriletik abendura, m² bakoitzeko: 25,00.

-Beladore estaliak, m² bakoitzeko: 40,00.

Bestetako barrakak: 5.870,00.

-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere:

Zenbatekoa, egunean: 3,75.

Zenbatekoa, hilabetean: 55,65.

-Jarduera ez-ekonomikoetako bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiturak, aldairak, obretako edukiontziak, eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik goiti: 1,00.

-Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik goiti: 1,50.

-Ostatuetako barrak, bestetan: 830,00.

-Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia: 305.

-Merkatu txikia:

  • Zenbatekoa, egunean: 36,00.
  • Zenbatekoa, hilabetean: 85,00.
  • Hiruhilekoan: 235,00.
  • Seihilekoan: 450,00.
  • Urtean: 850,00.

-Kalez kaleko salmenta bestetan: 84,25.

-Kalez kaleko saltoki bakoitzeko fidantza: 21,05.

-Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak: Paratutako kutxazain bakoitzeko, urtean: 115,00.

-Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak: Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean: 63,00.

-Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan: Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 63,00.

19. ordenantza. Ordenantza fiskala, Udalak antolatzen dituen kultur ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

6. artikuluari (Tarifak) 6.4 atala gehitu zaio, testu hau duena:

6.4. Ikastaroren batek defizitik sorrarazten badu, bertze ikastaro batek sorrarazitako soberakinarekin berdintzen ahalko da.

31. ordenantza. Ordenantza fiskala, Barañaingo Udalak antolatu eta udal telezentroan egiten diren prestakuntza lantegietan ikasteagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena.

Tarifen eranskinearen I. epigrafea ("telezentroan antolatzen eta ematen diren prestakuntza lantegiak") honela geldituko da:

"Prezio publikoa prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko, hura erroldatua bada: 6,00 euro.

Prezio publikoa prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko, hura erroldatua ez bada: 9,00 euro.

Barañaingo Udalak eginen du prezio publikoaren administrazioa eta kobrantza, prestakuntza lantegiaren oinarriek kasu bakoitzean ezartzen dituzten moduan eta tokian.

Barañainen erroldaturik ez daudenak ikastaro eta lantegietan leku librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean leku librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

Aplikatu beharreko tarifek, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua berdinduko dute betiere, alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1108986