102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

44/2011 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 23/2011 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1957/2009 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatuen 34 lanpostu huts betetzeko lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie, hori tramitazioan baitago.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 7an emandako 23/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1957/2009 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatuen 34 lanpostu huts betetzeko lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie, hori tramitazioan baitago.

Ebazpen hori 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an.

Deialdi horren 1.4 eta 10. oinarrietan akats bat dagoela ikusirik, zerbait falta baita, aldi baterako kontratazio zerrendetan, bidezko da zuzentzea, Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak gehituz.

Bestetik, deialdiko lanpostuetako bostek deialdiko gaitegiaren bidez frogatu ezin diren berariazko ezagupenak eskatzen dituzte. Horregatik, lanpostuak zer departamenturi atxikita egon, departamentu horiek proposatu dute bost lanpostu horiek deialditik kendu eta beste lanpostu batzuez ordeztea. Horren ondorioz, ukitutako lanpostuak maila bereko batzuek ordeztuko dituzte, gaur egun abian den hautapen prozesuan eraginik ez izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdiaren 1.4 eta 10. oinarriak aldatzea, testu hau izanen dutena:

1.4. Halaber, deialdi honen bidez, hautaketa prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangai-zerrenda hau prestatuko da:

a) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Izangaien zerrenda hori deialdi honen 10. oinarrian xedatutakoaren arabera onetsi eta kudeatuko da.

10.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, bai eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduarekin (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena), Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduarekin (aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi zituen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako. 2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean) eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, hurrengo zerrendak eginen dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:

a) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

10.2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea bidali ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez, gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda onetsiko dira, aplikatzen ahal diren kudeaketa arauen arabera.

Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda honakoek osatuko dute:

a) Deialdiaren oinarrietan probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

Zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2 - ataria, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean argitaratuko da.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari igorriko die probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

Honako hau izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendetako hurrenkera: probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sarrerako hautaketa prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera, eta gainerako izangaien kasuan, hurrengo irizpidearen arabera:

a) Ariketan lortutako puntuaziorik handiena.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei deitzeko, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduaren 9. artikuluan izangaien zerrendetako lehentasun hurrenkera finkatzeko araubide orokorraren salbuespenei buruz ezarritakoa hartuko da kontuan.

Kontratatzeko deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte 2.1. oinarrian tituluei buruz eskatzen zaiena betetzen dutela frogatzeko agiriak; hain zuzen ere kontratua formalizatzen den unean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztuz.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik ondorioztatutako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

10.3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die sarrerako hautapen prozesuko ariketa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak presta ditzaten.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioetarako zerrenden prestaketa eta funtzionamendua Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera arautuko dira. Foru agindu horren bidez, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako (2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

Foru agindu horretan xedatutakoaren arabera, oposizio bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdiko ariketa gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute aldi baterako kontrataziorako.

Izangai horiek, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahal dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Oposiziora aurkeztu eta ariketa gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, ariketa gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Izangaien zerrendaren lehentasuna ezartzeko, bi hauek batuko dira: ariketaren puntuazioa eta kasuan kasuko baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan deialdiaren xedeko lanpostuan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da aintzat hartuko.

b) letran sartutako izangaiek ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39; 31008 Iruña), hamabost egun balioduneko epean, hautaproben behin betiko emaitzak argitaratzen diren egunetik:

1. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak baloratzeko eskabidea, behar bezala betea. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko. (Eredua www.navarra.es helbidean eskuratutzen ahalko da, Enplegu Publikoa" ataleko deialdiaren aipuan).

2. Iraupen laburreko/luzeko kontratazioetarako zerrendetan sartzeko eskatzen duen eskabidea, betea eta sinatua. (Eredua www.navarra.es helbidean eskuratzen ahalko da, Enplegu Publikoa" ataleko deialdiaren aipuan).

Hautapen prozesu honetan parte hartu eta lanpostua eskuratzen duen lehen izangaia lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra aurreko ataletan xedatutakoaren arabera osatutako zerrendak.

Izangaiei deitzeko, foru agindu horretan izangaien zerrendetako lehentasun hurrenkera finkatzeko araubide orokorraren salbuespenei buruz ezarritakoa hartuko da kontuan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu, hasiera batean (lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1957/2009 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 34 lanpostu betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie, hori tramitazioan baitago), oposizio bidez betetzeko deialdian sartutako lanpostuen zerrenda aldatzea, jarraian adierazten den moduan: "Ribera del Arga" BHIri atxikita dagoen eta destinoa Azkoienen duen 38498 lanpostua (zerbitzu orokorretakoa, nekazaritzako jarduerak), EVENA erakunde autonomoari atxikita dauden eta destinoa Erriberrin duten 2556 eta 4919 lanpostuak (B mailako gida-baimena behar dutena), eta B mailako gida-baimena behar duten zerbitzu orokorretako (piszifaktoria) bi lanpostu (1474, destinoa Oronozen duena, eta 4530, destinoa Erronkarin duena) ondoko hauengatik ordeztuko dira: "Joaquín Romera" DBHri atxikita dagoen eta Mendabian destinoa duen 31806 lanpostua (zerbitzu orokorretakoa), Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikita dauden eta Iruñean destinoa duten 7547 eta 3259 lanpostuak (''El Vergel'' zahar etxean eta San José zentroan aritzeko, hurrenez hurren) eta destinoa Lizarran duten 3003 eta 3060 lanpostuak (Santo Domingo zahar etxean aritzeko).

3. Eskaerak aurkezteko 15 egun naturaleko epe berri bat irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argiratu eta biharamunetik hasita. Ez dute parte hartzeko eskabiderik aurkezteko beharrik izanen hasieran emandako epean egin zutenek eta, edonola ere, ulertzen da deialdian parte hartzeko baldintzak eskaerak aurkezteko lehenengo epea amaitu zenean, hau da, 2011ko apirilaren 18an, bete behar direla.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1108557