102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTABIA

2011ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Artabiako Kontzejuak, 2011ko apirilaren 17ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2011ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 4.400,00 euro.

IV. kapitulua: 20.200,00 euro.

V. kapitulua: 5.400,00 euro.

VI. kapitulua: 6.000,00 euro.

VII. kapitulua: 214.000,00 euro.

IX. kapitulua: 70.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 320.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 6.600,00 euro.

II. kapitulua: 19.270,00 euro.

IV. kapitulua: 250,00 euro.

VI. kapitulua: 293.880,00 euro.

Gastuak, guztira: 320.000,00 euro.

Artabian, 2011ko maiatzaren 20an.-Kontzejuko burua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1109068