102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Aribeko Udalak, 2011ko martxoaren 16ko osoko bilkura arruntean, zazpigarren puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea Aribeko Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 33.ean ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ariben, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Teodoro Barrio Laurenz.

Iragarkiaren kodea: L1109004