102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2011ko aurrekontuaren aldaketa (2/2011).
Hasierako onespena

Arantzako Udalak 2011ko aurrekontuko 2/2011 aldaketa (eskolak moldaketak) onetsi zuen, hasiera batean, 2011ko maiatzaren 4an egindako osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Arantzan, 2011ko maiatzaren 10ean.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1108480