102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloartea sektoreko P14 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloartea sektoreko P14 lurzatiaren xehetasun azterlana, Mutilva de Combustión S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Mutiloan, 2011ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1108642