102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, Udal Planeko UC 3 "San Pedro"ri dagokion aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluek ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da udal bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1108979