102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, José María Abad Alegría jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José María Abad Alegría jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1108941