102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bide publikotik ibilgailuak erretiratzeagatik eta horiek zaintzeagatik izango diren eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bide publikotik ibilgailuak erretiratzeagatik eta horiek zaintzeagatik izango diren eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2011ko maiatzaren 16an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1108956