102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2011ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Izatezko bikoteen udal erregistroa arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Izatezko bikoteen udal erregistroa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larrionen, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1108665