102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Berraztertzeko errekurtsoaren jakinarazpena

Trafikoari, bide segurtasunari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honetan aurkeztu eta ondoko zerrendan agertzen diren berraztertzeko errekurtsoen aurkako erabakiak ezin izan dira jakinarazi. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

30/1992 Legearen 59-4. eta 60. artikuluek xedatutakoarekin bat, Alkatetzak ondoko ebazpena eman duela ematen da aditzera:

"Aurkeztutako errekurtsoa ezestea".

Erabaki (edo ebazpen) honen aurka ondoko errekurtsoak aurkezten ahal dira zuzenean:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontaturik.

Eta, aukeran,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabete bateko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontaturik.

Antsoainen, 2011ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

ERANSKINA

Espdte: MULTRAF/2010/193. Jabea - matrikula: Lyubomir Borison Dzholev (Na-4325-Ad). Lekua: Berriobide. Data: 2010/03/25. Ordua: 4:30. Kopurua: 60,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: -. ZEO: 91.2M. ORD: -.

Espdte: MULTRAF/2009/132. Jabea - matrikula: Jorge Correia Dos Santos (8276 Flf). Lekua: Larrazko (Industrialdea). Data: 2009/02/26. Ordua: 4:15. Kopurua: 60,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 38.4. ZEO: -. ORD: 33.

Iragarkiaren kodea: L1108719