102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

176/2011 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2011-2012 ikasturterako nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdia egiten duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu du 2011-2012 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarrien deialdia onetsi eta argitaratzea. Deialdia 2011-2012 ikasturtean Espainiako unibertsitateek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasuneko programa ezberdinen onuradunak diren ikasleei zuzentzen zaie.

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen 37.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendik dauden laguntzen bi deialdiak ikasketa egutegiarekin bat datorren bakar batean bateratzea proposatu da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2011-2012 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdi bakarra onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Gehienez, 376.207,19 euroko gastua onestea, "Atzerriko Unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta beste batzuk" izeneko 431000-43100-4800-322300 kontu-sailaren kargura. Diru-kopuru horretatik 296.207,19 euro 2011ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontuari dagokion kontu-sailean daude. Gainerako diru-kopurua 2012ko aurrekontu ekitaldiko kontu-sail baliokidearen kontura ordainduko da, eta esleitzeko unean hori gehitzen ahalko da, onarturiko eskaera guztiei erantzun arte.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen eta Erakundeekiko Harremanen errektoreordeari, Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen eta Unibertsitate Hedapenaren errektoreordeari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Argibide Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

2011-2012 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdia

Oinarriak

1. Xedea.

Nazioarteko dimentsioaren garapena gakoetako bat da unibertsitateko ikasketak hobetzeko orduan. Asmo horrekin, Espainiako unibertsitateek mugikortasunerako hainbat programa sustatzen dituzte, Europar Batasunetik, Espainiako Gobernutik edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik datozen funtsei eta baliabide propioei esker finantzatzen direnak. Deialdi honetan proposatzen diren laguntza osagarriek programa horiek onuradunei sortzen dieten gastua murrizteko xedea dute, nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programetan parte hartzen duten ikasleek jasotzen dituzten beken zenbatekoa handituz.

2. Laguntzen hartzaileak.

Laguntza horiek eskatzen ahalko dituzte Espainiako unibertsitateek nazioarteko mugikortasunerako sustatzen dituzten programetan parte hartzen duten ikasleek.

Laguntzak onuradunak diren eskatzaileei esleituko zaizkie zuzenean, eta bateragarriak dira antzeko xedea duen beste edozeinekin.

3. Laguntzen zenbatekoa.

8. oinarriak aipatzen duen Balorazio Batzordeak laguntzei aplikatu beharreko hileko modulua ezarriko du. Hori kalkulatzeko, 2011ko aurrekontu kontu-sailean erabilgarri dagoen diru-kopuru osoa baliozkoak diren eta aurten hasten diren egonaldiak dituzten eskaeren hilabete guztien artean banatuko da.

4. Laguntzen iraupena.

Laguntzak hiru hilabeterako izanen dira gutxienez eta bederatzirako gehienez.

5. Eskatzaileen betebeharrak.

a) Nafarroan jaioa izatea edo eskaera egunaren aurreko bi urteetan gutxienez Nafarroan jarraian erroldaturik egon izana.

b) Espainiako unibertsitate batean lehen edo bigarren zikloko edo graduko ikasketetan matrikulatuta egotea.

c) Unibertsitateen arteko nazioarteko mugikortasunerako programa batean parte hartzea.

d) Aurreko deialdietan halako laguntza jaso ez izana.

e) Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko eskatzen diren betebehar orokorrak betetzea.

6. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2011ko irailaren 30ean bukatuko.

Laguntzaren eskaera eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistroko edozein bulegotan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabidea behar bezala aurkezten ez bada, dela eskabidea gaizki bete delako, dela erantsi beharreko dokumentazioa osorik ez dagoelako, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, jakinarazi eta 10 eguneko epean zuzen ditzan. Horrela egin ezean, artxibatu eginen da espedientea, horretarako ebazpena eman ondoren betiere.

7. Agiriak.

Laguntza eskaerarekin (deialdiaren I. eranskina) batera, honako dokumentazioa aurkeztuko da:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bi aldeetatik.

2. Erroldaren agiria, Nafarroan jaio ez diren eskatzaileen kasuan.

3. Baldintzetako b) eta c) atalak frogatzen dituen dokumentua:

a) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta dauden eskatzaileen kasuan, unibertsitateak berak ofizioz aurkeztuko du ziurtagiria.

b) Beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta dauden eskatzaileen kasuan, eskatzailea partaide duen truke programaren edo hitzarmenaren datuen ziurtagiria: destinoko unibertsitatea eta egonaldiaren hasiera eta bukaera egunak.

4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzen dituela azaltzen duen erantzukizuneko aitorpena. Eskabide orria sinatuz egiaztatuko da aitorpen hori.

Oharra: laguntzaren onuradunak, laguntza jasotzeko, bankuko kontuaren titularra izan behar du.

8. Balorazio Batzordea.

a) Balorazio Batzorde bat sortuko da, ebazpen proposamena egin dezan. Honako hauek osatuko dute:

-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lanetan arituko dena.

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burua.

-Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoko burua, idazkari lanetan arituko dena.

b) Irizpena.

Balorazio Batzordeak loteslea den irizpena eman, eta bertan laguntzak jasotzeko izangaien zerrenda proposatuko du.

9. Laguntzak emateko irizpideak.

Laguntza emanen zaie 5. oinarriaren betebehar guztiak betetzen dituzten eskatzaileei. Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa ezarriko du, azkenean onartzen diren eskaerei 3. oinarrian ezarri bezala kalkulatzen den hileko modulua aplikatuta.

10. Ebazpena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eman edo ukatuko dira laguntzak. Ebazpen hori 2011ko azaroaren 31 baino lehen eman beharko da.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "navarra.es" atarian argitaratuko da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritako moduan jakinaraziko zaie interesdunei.

11. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzen onuradunek laguntzaren zenbateko osoa jasoko dute. Ordainketa hori aurrerakintzat joko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Ordainketa egiteko ezinbestekoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena ematea, onartutako betebeharrei erantzuteko dauden funts likidoak ikusita, horixe ezartzen baitu aipatu den legearen 33.5 artikuluak.

Deialdia ebatzi eta gero, laguntzak abenduan ordainduko zaizkie 2011n hasten diren egonaldiak dituzten onuradunei. 2012an hasten diren egonaldiak dituzten onuradunei, aldiz, laguntza otsailean ordainduko zaie.

12. Uko egiteak.

Laguntzari uko eginez gero, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio. Uko egiteak jasotako dirua itzuli beharra ekarriko du berarekin.

13. Onuradunen betebeharrak.

Egonaldia amaitzen denetik bi hilabeteko gehieneko epean, laguntzaren onuradunek "Egonaldiaren amaiera" agiria (deialdiaren II. eranskina) aurkeztu behar dute, behar bezala beteta eta destinoko unibertsitateak zigilatuta. Horrek egonaldiaren benetako iraupena zehazteko balioko du.

Dokumentua Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari zuzenduko zaio eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean aurkeztuko da. Aukera izanen da, halaber, jatorrizko agiria pdf formatuan bidaltzeko helbide elektroniko honetara: ensenanzas.universitarias@cfnavarra.es.

14. Ez-betetzeak.

Arrazoi hauetako bat gertatzen denean galduko da laguntza:

a) Egonaldia ez egitea edo egin dela egiaztatzen duen "Egonaldiaren amaiera" dokumentua ez aurkeztea. Kasu horretan onuradunak laguntzaren zenbateko guztia itzuli beharko du.

b) Eskatu eta lortutakoa baino egonaldi laburragoa egitea; "Egonaldiaren amaiera" dokumentuan agertzen dena hartuko da egindako egonalditzat. Agiri hori aurkezteko unean, onuradunak alde hori justifikatzen ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan agiri egokiak aurkeztuz, horiek kontuan hartzeko.

Balorazio Batzordeak aurkezturiko justifikazioa atzera botatzen badu, laguntzaren onuradunak hasieran eskatu diren hilabeteen eta "Egonaldiaren amaiera" dokumentuan justifikatzen direnen arteko aldeari dagokion zenbatekoa itzuli beharko du.

Nolanahi ere, itzuli beharreko diruari dagozkion berandutza korrituak gehituko zaizkio.

15. Laguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen orotan, arau-hausteen eta zehapenen araubidea barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Zehapen-prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

16. Errekurtsoak.

Oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

17. Informazioa.

Eskabide orria eta "Egonaldiaren amaiera" ziurtagiria Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan eskuratzen ahal dira. Era berean, oinarriak eta aipatu agiriak "navarra.es" web gunean argitaratuko dira, "Zerbitzuak: laguntzak eta bekak" atalean, hain zuzen.

Edozein zalantza argitzeko, interesdunek honetara jotzen ahalko dute:

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua.

Santo Domingo kalea, zk.g. - 31001 Iruña (Nafarroa).

Telefono zk.: 848 426078 - 848 426064.

Helbide elektronikoa: ensenanzas.universitarias@cfnavarra.es.

IMPRESO DE SOLICITUD/ ESKAERA ORRIA

DNI

NANa

NOMBRE

IZENA

APELLIDOS

DEITURAK

V

G

M

E

DOMICILIO: Calle, Plaza y número

HELBIDEA: Kalea, Plaza eta zk.

LOCALIDAD-PROVINCIA

HERRIA-PROBINTZIA

C.P.

PK

CORREO ELECTRÓNICO

HELBIDE ELEKTRONIKOA

TELÉFONO

TELEFONOA

MÓVIL

MUGIKORRA

N.º de cuenta para el abono de la ayuda

Laguntzaren ordainketa egiteko kontu zenbakia

Beneficiario titular

Onuradun titularra

MATRÍCULA EN EL CURSO 2011-12 / MATRIKULA 2011-12 IKASTURTEAN

TITULACIÓN

TITULUA

CURSO

IKASMAILA

ESTANCIA PREVISTA / AURREZ IKUSITAKO EGONALDIA

UNIVERSIDAD

UNIBERTSITATEA

LOCALIDAD

HERRIA

PAÍS/ HERRIALDEA

FECHA DE INICIO/ HASIERA DATA

DURACIÓN (meses)

IRAUPENA (hilabeteak)

Se recuerda que el beneficiario de la ayuda está obligado a entregar, en el plazo máximo de dos meses desde la finalización de la ayuda, el documento "FINAL DE LA ESTANCIA".

Gogoan izan laguntzaren onuradunak egonaldiaren iraupena ziurtatzen duen "EGONALDIAREN BUKAERAKO AGIRIA" aurkeztu behar duela, laguntza aldia bukatu eta bi hilabeteko epean.

El abajo firmante:

-Declara responsablemente que cumple los requisitos del artículo 13 de la Ley Foral 11/2005, de Subvención: hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias, frente a la Seguridad Social o de pago de obligaciones por reintegro de deudas a favor de la Administración de la Comunidad Foral o sus Organismos Autónomos, o en su defecto, haber llegado a un acuerdo con las citadas entidades para el pago aplazado o fraccionado, y otros.

-Conoce y acepta las normas de esta convocatoria, declara que son ciertos los datos anteriores, y solicita le sea concedida la ayuda correspondiente.

Pamplona, a de de 2011

Firma

Behean sinatzen duenak:

-Erantzukizunez aitortzen du Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrak betetzen dituela: zergei buruzko betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak eguneratuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko akordioa lortu duela frogatzea.

-Deiadi honetako arauak ezagutu eta onartzen ditu, aurreko datuak egiazkoak direla adierazten du eta laguntza eman dakiola eskatzen du.

Iruñean, 2011ko aren (e)(a)n

Sinadura

Documentación necesaria:

[ ] Para todos los solicitantes: Fotocopia D.N.I. (por las dos caras) o pasaporte.

[ ] Fotocopia de la primera página de la cartilla del banco o caja de ahorros a través de la cual desea cobrarse la ayuda.

[ ] Únicamente para los solicitantes nacidos fuera de Navarra: Volante de empadronamiento en un municipio navarro.

[ ] Para los solicitantes matriculados en una universidad de fuera de Navarra: Certificado acreditando la participación en un Programa de Movilidad Internacional.

[ ] Otra documentación.

Beharrezko dokumentazioa:

[ ] Eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoa: NANaren fotokopia (bi aldeetatik) edo pasaportearena.

[ ] Laguntzaren ordainketa zein banku edo aurrezki kutxatako libretan egin nahi den, haren lehenengo orriaren fotokopia.

[ ] Soilik Nafarroatik at jaioek aurkeztu beharrekoa: Nafarroako udalerri batean erroldatuta dagoela frogatzen duen agiria.

[ ] Nafarroatik kanpoko unibertsitate batean matrikulatutako eskatzaileek aurkeztu beharrekoa: Nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartzen duela egiaztatzen duen agiria.

[ ] Beste agiri batzuk.

Certificate of attendance-Certificado de estancia.

Name of the host Institution:

It is hereby certified that:

Mr./Ms.:

From the (name of the home Institution):

has been an student at our Institution between:

(Day, month, year)

............................, .........................................................., ...................

and

.............................., .................................................., ................... (2)

In the Department(s)/ Faculty of:

Issuing Date (1):

Stamp and Signature.

Name of the signatory:

Function:

-The issuing date (1) of this certificate should not be previous to the end of the student's studying period (2) in any case.

-Ziurtagiriaren data (1) ezin da INOLA ere epealdia (2) baino lehenagokoa izan.

Hard copy to be sent at the end of your stay to / Egonaldiaren amaieran, jatorrizko agiria hauetako batean aurkeztuko da:

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean.

Pdf formatuan, hurrengo helbide elektronikoan: ensenanzas.universitarias@cfnavarra.es.

Iragarkiaren kodea: F1108327