102. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

724/2011 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, ikerketa kontratu, hitzarmen edo proiektuen kontura ikertzaileak kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdia egiten duena.

Ikerketa jarduerak egiteko, bai Administrazio Publikoek deitutako proiektuen bidez finantzatzen badira, edo Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 83. artikuluak araututako kontratazioaren bidez, edota unibertsitatearen beraren ikerketa sustatzeko politiken bidez, sarri ikertzaileak kontratatu behar dira, eta Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 48. artikuluarekin bat etorriz kontratazioa egingo da obra edo zerbitzu zehatzeko kontratuaren bidez ikerketa zientifiko edo teknikoko proiektuak garatzeko.

Unibertsitateko kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontabilitate Atalak emandako ziurtagirian kreditua badela ziurtatzen dela, Kontuhartzailetzak fiskalizazioa eginda eta kontu hartuta.

Horregatik guztiagatik, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Lehiaketa publikoa deitzea obra edo zerbitzu zehatzeko lan kontratuaren bidez ikertzaileak aukeratzeko ikerketa zientifiko edo teknikoko proiektuak gara ditzaten, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.

Bigarrena.-Lehiaketa publikoaren deialdi hau arautzen duten oinarriak onestea.

Hirugarrena.-Sortzen den gastua gastuen aurrekontuko kontusail hauei egotziko zaie:

-33/3000.2962.131.08 .................. 23.951,97 euro.

-33/3000.2962.160.00 .................... 7.547,12 euro.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdia arautzen duten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, zeina 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu baitzuen, ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 18 de mayo de 2011.-Julio Lafuente López, Errektorea.

I. ERANSKINA

F1109063_0.pdf

SEÑOR RECTOR MAGNIFICO DE LA UNIVERSIDAD PUBLICA DE NAVARRA.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JAUNA.

II. ERANSKINA

Erreferentzia: 21 Edur.

Balioespen Batzordea.

Batzordeburua: Iñigo Ederra Urzainqui dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia, errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Ramón Gonzalo García dk., Unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.

Batzordekidea: Jorge Teniente Vallinas dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.

III. ERANSKINA

1. Maila: 1. motako Proiektuko laguntzaile doktorea. Erreferentzia: 21 edur.

2. Eskatzen den titulazioa: doktorea.

3. Proiektua: "IPT-390000-2010-3. Irudi kamera baten garapena, uhin azpimilimetrikoen tartean, segurtasun aplikazioetarako".

4. Deitutako lanpostuan garatu beharreko jarduerak:

-Hartzaile azpiharmonikoak diseinatzea uhin azpimilimetrikoen maiztasuneko irudi kameretarako.

5. Kontratuaren ezaugarriak:

-Iraupena: 2012ko abenduaren 31ra arte. Deialdi honen xede den kontratuaren iraupena, gehienez ere, proiektuaren amaierara arte luzatuko da. Betiere, aurrekontuan dagoen diruaren arabera eta proiektua finantzatzen duen erakundeak onesten dituen luzapenen arabera egingo da. Kontratuaren luzapena egin behar bada, tramitatzeko, beharrezkoa da kreditua dagoela eta luzatzeko baimena dagoela egiaztatu ondoren, 2011ko abenduaren 15a baino lehen egitea.

-Lanaldia: lanaldi osoa.

-Kontratu-mota: obra.

6. Baremoa:

1. Atala: (Gehienez ere, 20 puntu). Izangaiaren ikasketa espedientea balioetsiko da espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan, gehienez ere 4 punturekin. Batez besteko haztatua 4rekin biderkatu behar da.

Gainera, Europako Doktoretza Aipamena edukitzea balioetsiko da, gehienez ere 5 punturekin.

2. Atala: (Gehienez ere, 45 puntu). Ikerketa esperientzia.

Bereziki balioetsiko da lanbideko eta ikerketako esperientzia ondoko jarkintza arlo hauetan:

-THz-en teknologia eta haren aplikazioak, gehienez ere 7.5 puntu.

-THz maiztasunetako hartzaile heterodinoak diseinatzea, gehienez ere 15 puntu.

-Argitalpenak nazioarteko JCR aldizkarietan, THz-en teknologiarekin lotutako gaietan, gehienez ere 12 puntu.

-Hitzaldia nazioarteko biltzarretan, THz-en teknologiarekin lotutako gaietan, gehienez ere 3 puntu.

-Funts publikoekin finantzatutako Berrikuntza eta Garapen Proiektuetan parte-hartzea, gehienez ere 7.5 puntu.

3. Atala: (Gehienez ere, 25 puntu). Lanposturako ezagutza espezifikoak.

Simulazio elektromagnetikoko tresnen erabilera aurreratua:

-HFSS, 10 puntu gehienez ere.

-CST, 5 puntu gehienez ere.

-Ansoft Designer, 5 puntu gehienez ere.

-ADS, 5 puntu gehienez ere.

-4. Atala: (Gehienez ere, 10 puntu). Elkarrizketa izangaiaren eta kontratazio batzordeko kideen artean. Elkarrizketan balioetsiko dira kontratuaren xedea den gaiari buruz aldez aurretik dituen ezagutzak eta esperientziak.

Hautaketa prozesua gainditzeko, gutxienez ere 65 puntu ateratzea eskatuko da.

7. Ikertzaile arduraduna: Iñigo Ederra Urzainqui dk.

Iragarkiaren kodea: F1109063