10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Zinegotzien ordainsariak

Alloko Udalak, 2010eko azaroaren 29an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2010eko ordainsari berak pertsona berek jasoko dituztela 2011n.

Horrenbestez, erabakia bete beharrez, ordainsari hauek ezarri dira:

1. Alloko Udaleko alkate udalburuaren karguan aritzea, dedikazio partzialeko araubidean, 12.020 euro osotara. Bertan sartzen dira bai ordainsari gordina bai gizarte segurantzako enpresa kuotaren kostua. Orobat, aipatutako ordainsaria jasotzeko gutxienez hilean 60 ordu aritu beharko da Alkatetzaren eginkizunetan.

2. Alkateordearen karguan aritzea, dedikazio partzialeko araubidean, 6.000 euro osotara. Bertan sartzen dira bai ordainsari gordina bai gizarte segurantzako enpresa kuotaren kostua. Aipatutako ordainsaria jasotzeko gutxienez hilean 30 ordu aritu beharko du agintzen zaizkion eginkizunetan.

3. Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalteordaina jasoko da, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz, bai eta Udalbatzak horiek garatzeko onesten dituenei jarraituz.

4. Ordainsariak dituzten karguetan ari diren pertsonak honako hauek dira:

Alkatea: Fernando Sainz Aldaba.

Alkateordea: Victoriano Luquin Arrastia.

Dena dela, ordainsari horiek Nafarroako Gobernuak ematen duen diru-laguntzaren menpe egonen dira, eta kontzeptu horretarako murriztapenik bada aplikatu eginen da proportzioan.

Allon, 2010eko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1021234