1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
459/2010 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako graduko ikasketak egiten dituzten ikasleen kredituak egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54-58 artikuluetan arautzen dira goi mailako arte ikasketak, musikako goi mailako ikasketak, besteak beste.
Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, arautu egiten ditu, halaber, goi mailako arte ikasketetako kredituak egiaztatu eta transferitzeko irizpideak, ezertan galarazi gabe urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan oro har ezarritakoa, bai eta aurreko planetako ikasleen sarbidea ere.
Behin musikako goi mailako graduko ikasketak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko prozesua Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko jarraibideekin bat hasita, beharrezkoa da dagokion prozedura ezartzea, 2010-2011 ikasturtean ikasketa horien lehen kurtsoa egiteko Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatutako ikasleek eska ahal izan dezaten ikasketa horien lehen kurtsoko kredituen egiaztatzea.
Ikusirik Arte Ikasketen Atalak eman duen aldeko txostena 2010-2011 ikasturtean kredituak egiaztatzeko prozedura arautzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ezartzea 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako graduko ikasketak egiten dituzten ikasleen kredituak egiaztatzeko banakako prozedura, I. eranskinean jasotzen dena, bai eta II. eranskinean ageri den eskabide eredua ere.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora.
Iruñean, 2010eko abenduaren 9an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.
I. ERANSKINA
2010-2011 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako
Musika Kontserbatorioan kredituak egiaztatzeko prozedura
1.-Kredituak egiaztatzeko eskaera.
2010-2011 ikasturtean musikako goi mailako graduko ikasketen lehen kurtsoan matrikulatutako ikasleek, baldin eta egindako ikasketetako kredituak egiaztatzerik nahi badute, eskabide bat bete beharko dute, ebazpen honen I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan aurkeztu beharko, zentro horrek ezartzen duen epean; eskabideari ikasketa espediente pertsonala erantsi beharko diote osorik.
2.-Ikastetxearen txostena.
Kontserbatorioko ikasketa burutzak, behin eskabide guztiak eta horien espedienteak jasota, egindako kredituak hasiera batean baliozkotzeko proposamena jasotzen duen txostena eginen du. Horretarako, didaktika departamentuei eskatzen ahalko die egoki deritzon informazio gehigarria.
Txosten hori, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia izanda, Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalera igorriko da.
3.-Txosten proposamenaren ebazpena.
Arte Ikasketen Atalak aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta ebazpena emanen du, kasu zehatz bakoitzean aplikatu beharreko kreditu egiaztatzearen gainean, kontuan hartuta gaitasunak eta egindako ikasgaien edukiak egokitzen ote diren ikaslea egiten ari den ikasketa planean aurreikusitakoetara.
Azken emaitza idatziz igorriko da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatoriora, informazio hori ikasle eskatzaileei bidaltzeko, ikasketa espedientean sartzeko eta ikasturte honetan aplikatu beharreko neurriak hartzeko.
II. ERANSKINA
2010-2011 ikasturtean musikako goi mailako graduko ikasketetan matrikulatutako ikasleen kredituak egiaztatzeko eskabidea
1. Datu pertsonalak.
Izen-deiturak:
NANa/Pasaportea:
Nazionalitatea:
Jaioteguna:
Jaioterria:
2. Helbidea.
Kalea/Plaza:
Zenbakia/solairua:
PK:
Herria:
Telefono finkoa:
Sakelako telefonoa:
Helbide elektronikoa:
3. Erantsitako agiriak.
Aldez aurretik egindako musikako goi mailako ikasketen espedientea osorik:
[ ] LOGSE; espezialitatea:
[ ] Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren araberakoa, espezialitate honetan:
[ ] Urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren araberakoa.
LOGSE aurreko planetako ikasketen kasuan:
[ ] Batxiler tituluaren kopia.
[ ] Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditua izanaren ziurtagiria.
4. Behean sinatzen duena Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatuta dago, musikako goi mailako graduko ikasketen lehen kurtsoan, honako espezialitate honetan:
2010-2011 ikasturtean matrikulatutako ikasgaien zerrenda: (edo matrikularen gordekinaren kopia)
5. Eskatzen dut LOEko ikasketa planeko lehen kurtsoko ikasgaietako kredituak egiazta diezazkidatela; espezialitatea: ..............................................................................................................................................................
6. Aitortzen dut aurkeztutako datuak eta agiriak egiazkoak direla.
Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: F1020386